Langile bat hil da Iraizotzen lan istripuan

Atzo, maiatzak 19, langile bat hil zen lan istripuan Nafarroako Iraizotz herrian traktorea irauli ostean. Aurten Euskal Herrian jadanik 16 dira, bostgarrena Nafarroan, lan instripuan hil diren langileak.

2014-ko maiatzak 20

Dagoeneko 2014an, Euskal Herrian gutxienez 16 langile hil dira euren lanpostuetan edo lanaren ondorioz, eta horietako 5 Nafarroan.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, gertakizun mota hauek oso ohikoak izaten dira eta urtero, nekazari lanetan diharduten langileen heriotza asko suertatzen dira.
Honi begirako prebentzio neurriak ezagunak dira eta kasu hauen aurrean, iraulketak ekiditeko barrak beharrezkoak dira. Baina egun, traktore gehienetan ez daude horrelako baliabiderik edota bestelako segurtasun bitartekorik. Instituzio publikoen inplikazioa funtsezkoa da, bereziki OSALAN eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuarena. Lehen mailako sektoreari begirako plan espezifikoa beharrezkoa da. Sektore horren berezitasunak aintzat hartuz eta espezifikotasun horien araberako prebentzio politika garatzea funtsezkoa da. Langileon osasuna eta segurtasuna bermatuko duen eredu ekonomiko, soziala eta politikoa ezinbestekoa da eta horretarako, egungo eredua eraldatzea beharrezkoa da.

Gehiago