“Lanean jarraitzea, hori da gure nahia” Sunsundeguiko langileek konponbidea eskatzen diote enpresari

Sunsundegui autobus enpresako administrazio kontseiluak hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen. Langileak orain ziurgabetasun egoeran daude, ia 400 lanpostu baitaude arriskuan. Beraz, enpresa eta lanpostuak mantentzeko, langileek plan industrial bat martxan jartzeko eskatzen diote enpresari.