Lanbide Heziketako irakasleek LH Foru Lege berriaren aplikazioarekin sortuko den diskriminazioaz ohartarazi dute

Txantreako Virgen del Camino IIP Lanbide Heziketako irakasleek elkarretaratzea egin zuten atzo institutuaren atean, Lanbide Heziketako Lege berriak izango dituen ondorioen aurka eta, neurri handiagoan, LHko irakasle teknikoen 591 kidegoari kalte egingo diola salatzeko.

2023-ko apirilak 1

Lanbide Heziketari buruzko Lege berria aplikatzearen ondorioz, bitarteko irakasle teknikoen zati batek ezingo dute lan egin 2026ko urtarrilaren 19tik aurrera, eta kidego horretako irakasleen beste zati bat bi taldetan banatuko da. Batzuk Bigarren Hezkuntzako irakasleen 590 kidegora joango dira, eta beste batzuk sortu berri den LHko sektore berezietako irakasle espezialisten 598 kidegora. Azken kidego horrek, lan bera egin arren, soldata txikiagoa jasoko duela salatu dute, eta horrek desberdintasuna sortuko duela Lanbide Heziketako irakasleen artean nabarmendu dute .

Virgen del Camino IIPko irakasleek, bai Bigarren Hezkuntzako irakasleek, bai Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialistek, elkarretaratzea egin zuten atzo ikastetxearen atarian desberdintasun hori salatzeko, eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuari soldata-osagarri bat eskatu diote, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Galiziako Erkidegoan egiten ari den bezala.

Halaber, hezkuntza publikoa defendatzeko greba orokorrarekin bat egiteko deia egin zuten. Greba hori bost sindikatuk deitu dute, datorren astelehenean, apirilaren 3an.

Gehiago