Lan osasunean prebentzio eta kontrol neurriak exijitu dizkiote sindikatuek patronalari eta Gobernuari

Gaur Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da, eta Nafarroako sindikatuek aprobetxatu dute istripuak eta lanaren ondorioz langileek pairatzen dituzten gaixotasunak salatzeko Iruñean egindako manifestazio batekin. Egoera jasangaitza dela azpimarratu dute, eta prebentzio neurriak eta kontrol publiko geihago eskatu dute.