Lan Osasun Egunean “prekarietate toxikoak hiltzen duela” salatu du ELAk

ELA sindikatuak elkarretaratze bat egin du Lan Osasunaren eguna dela eta. Goizeko 12etan izanen Iruñeko Udal Plazan bildu ditu bere afiliatu batzuk Kaldereria kaleko udal aretoan ekitaldi bat egin eta gero. Prekarietatea lanak sortzen dituen osasunen arazoen atzetik dagoela salatu nahi izan dute. Horretarako hainbat langileen esperientziak bildu dituzte erreportai batean.