Lan baldintza prekarioak, kontsumo eredua eta sexismoa salatu dute Bortzirietako gazteek
Ernaiko militanteek azken egunetan Bizitzak Biziarazi kanpainaren barruan garatu dituzten ekimenen artean, honako hau Dantxarinean Bortzirietako Ernaik eta Aitzinako gazteek egin dutena.
2019-ko ekainak 16
Urteak dira jada gazteok ongi ezagutzen dugula zer den lan baldintza txarrak jasotzea Dantxarinean. Eskualdeko ehunka gaztek bentetako lan prekarioa jasan behar izaten dugu, aitzinera egiteko. Beltzean kobratutako orduak, lanordu amaigabeak, astean egun bakarra libratzea… ezaguna zaigu guzti hau.
Gure nagusiek badakite nola erabili gure herrian inposatu diguten muga, haien poltsikoak ongi betetzeko. Alde bateko edo bertzeko prezio ezberdintasuna erabiliz, kontsumo eredu masibora bultzatzen gaituzte, haiek ahalik eta irabazi gehien lortzeko, eta gu gero eta sumisoago edukitzeko.
Eta gu nazkatuta gaude, nazkatuta haien mesederako lan baldintza txarretan lan egiteaz, bai muga inposatu honen alde bateko zein bertzeko gazteok. Horregatik borroka bateratu bat egingo dugu, eskualdeko Aitzinako eta Ernaiko gazteok, lan baldintza duin batzuen alde.
Eskualdean bizi egin nahi dugulako, ez biziraun!
Gaur Dantxarinearaino eraman dugu bizitzak biziarazteko aldarria. Gazteok ez dugu gure bizitzekin jokatzerik onartuko, ez dugu esplotaziorik eta lan baldintza prekariorik onartuko!
Bortziriak eta eskualde osoa #Biziarazi, Euskal Gazteria lehen lerrora! pic.twitter.com/VtFEDPkhyr
— Bortzirikoernai (@Bortzirikoernai) 14 de junio de 2019