LABek salatzen du Telesonic Nafarroak uko egiten diola Baluarteko kaleratzeak berriz aztertzeari

LAB sindikatuak salatu du Telesonic Nafarroak Baluarte Auditorioan lan egiten duten langile teknikoen % 45 kaleratzeko erabakiari eusten diola, nahiz eta langileak saiatu enpresarekin harremanetan jartzen eta arrazoizko konponbide bat bilatzen.

2025-ko azaroak 11

Ordezkari sindikalen arabera, enpresak “uko egin dio kaleratzeak berriz aztertzeari, eta oraindik ez du bere gain hartu bere utzikeriak eragindako arazoen erantzukizuna”. LABen iritziz, “onartezina da kaleratutako teknikariak erabiltzea lanaren kudeaketan eta antolaketan duten erantzukizunik eta plangintzarik eza estaltzeko”.

Gainera, sindikatuak adierazi du, zaila dela ulertzea kaleratzeak justifikatzeko antolaketa-arrazoiak alegatzen dituen enpresa bat, aldi berean, langile berriak kontratatzen aritzea.

Kaleratze horiek Nafarroako ikuskizunen eta ekitaldien sektore teknikoaren lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazio-prozesu betean iristen dira. “Kudeaketa txarra ezkutatzea bilatzen duen estrategia bati erantzuten diote, plantillaren zati bat kaleratuz, eta, aldi berean, disuasio-mezu bat zabaltzen dute balizko mobilizazio sindikalen aurrean”, apimarratu dute LABetik. “Erabaki horrek, ezer konpondu beharrean, tentsio eta mesfidantza gehiago besterik ez du sortzen”.

LABek eskatzen dio Telesonic Nafarroari “kaleratzeak leheneratzeko eta bere erantzukizuna bere gain hartzeko”, eta Baluarteko zerbitzu tekniko eszenikoko langileekin eta Nafarroako ikuskizun eta ekitaldien sektore tekniko osoarekin duten konpromisoa berresten dute. Argi utzi dute ere, ez dutela onartuko “hitzarmenaren negoziazioa ahultzea edo langile horien enplegua eta duintasuna arriskuan jartzea bilatzen duen maniobrarik, egunero lana profesionaltasunez eta konpromisoz aurrera ateratzen duten langileak”.

Gehiago