LABek salatu du Aniser – Euroestampaciones enpresan kaleratze arbitrarioak egiten ari direla

Aniser - Euroestampaciones enpresako langileek lantokiaren kanpoaldean elkarretaratzea egin zuten asteartean, enpresan egindako azken bi kaleratzeak salatzeko.

2019-ko azaroak 15

Langileek urtebetean erakutsitako kostantzia eta indarrarekin, hitzarmen duin baten aldeko
borrokaren ondorioz Nafarroako industria siderometalurgikoko hitzarmena aplikatzea lortu
zuten, horrekin zuzenean beraien lan baldintzak hobetuz. Eta orain enpresak horrela erantzun
du, kaleratzeekin.

Aniser-Eurostampaciones-ek, beste behin ere, bere autoritarismoa erakutsiz
eta gezurrak medio, arbitrarioki bi langile kaleratu baititu.
Beste eraso honen aurrean, atzo enpresaren aurrean kontzentratu ziren langileak, enpresari
argi eta garbi adierazteko aurrez aurre duen plantillak borrokaren bitartez lortu dituela
dagozkion eskubideak eta plantilla horrek ez diola utziko langile bat ere kaleratzen.

Gehiago