LABek prekarietatearen aurkako borroka astea burutu du
LAB sindikatutik,larunbatean Bilbon egindako “Langileok bideak batuz. Euskal Herria contra la precariedad” mobilizazioari segida eman diote Borroka Astea batekin.
2016-ko ekainak 3
Maiatzaren 31an Zerbitzu Publikoen defentsan irten ziren kalera, ekainaren 1ean zerbitzu pribatuetan ematen den prekarietatea salatu zuten eta gaur, ekainak 3, Borroka Asteari amaiera emateko eskualdez eskualde industriako egoera aldatzeko aldarrikapenak plazaratuko dituzte.
LABen esanetan “Konfrontazio garai berria irekitzera goaz egoerari buelta emateko. Baditugu alternatibak horretarako: lana eta aberastasuna banatzeko 1.200 euroko soldata eta 35 orduko lanastea aplikatuz, lan osasuna eta euskaraz lan egiteko eskubidea bermatuz eta neurri hauek emakume guztiengana iristeko neurriak hartuz egoera errotik alda daiteke“.