LABek euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea eskatu du Iruñeko kaleetan

Azkenaldian, modu positiboan baloratzeko moduko gauzak gertatu dira euskal preso politikoen egoerari dagokionez. Adibidez, azken hilabeteetan preso batzuk Euskal Herriratu dituzte eta beste batzuk haien etxeetatik gertuago dauden espetxeetara hurbildu dituzte. Eta pasa den astean, Burlatako gazte bat bere herrira bueltatu zen hainbat urte erbestean igaro ondoren. Esan bezala, LAB sindikatuak ontzat jotzen ditu halako gertakariak, eta kalean egindako lanaren ondorioz datozela pentsatzen du.