LAB sindikatuko 6 kide atxilotu ditu Poliziak Martxoaren 8an eta lan protesta ekintzetan parte hartzeagatik

LAB sindikatuko 6 kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak gaur goizean Nafarroan, Martxoaren 8an eta garbiketa sektorearen lan gatazkaren testuinguruan egindako protesta ekintzengatik. Iruñeko polizi etxera eraman dituzte, eta atxilotuak askatzen ari dira dagoeneko. Elkarretaratze bat egiten ari da komisaldegiaren aurrean. Abokatuen esanetan, operazioak zabalik jarraitzen du eta atxiloketa gehiago izanen dira.