LAB sindikatuak premiazko neurriak exijitzen ditu Nafarroan, eskola-jantokietan jankideen beherakadak izango dituen ondorio lazgarriak arintzeko

2020-ko irailak 4

LAB sindikatutik kezka handiz ikusten ditugu jantokien eskaerari buruz argitaratutako
datuak, sektoreko langileentzat suntsitzaileak baitira. Sektore hori aldez aurretik ukitua
zegoen, gehienak emakumezkoak, lanaldi partzial irrigarri batzuekin, eta, beste behin ere,
Nafarroako Hezkuntza sailak hartutako neurriak mantentzen badira, “normaltasun
berriaren” kaltetuak izango dira.
Zentzurik eta aldez aurreko azterketarik gabeko neurriak hartu dira, negoziaziorik eta
adostasunik gabe eta haurren osasunaren alde begiratu gabe. Ekainean salatu genuen
moduan, ehunka lanpostu desagertu egingo dira. Hezkuntzako kontseilariak jakinarazi
zuen eskoletako jantokietan 183 lanpostu gehiago sortuko zirela, baina, bistan da, hala ez
bada ere, lanpostuak langileen heren bateraino murriztuko direla.
Hezkuntza Departamentuak, zerbitzu hori bermatu eta jantokiak sustatu beharrean,
ikastetxearen eta hezkuntza proiektuaren parte direla kontuan hartuta, haiek ezabatu
nahi ditu. Ekainean ikasturte berrirako protokoloaren zirriborroa aurkeztu zuen, eta
jantokiei aurreikusitako lau egoeretako batean bakarrik uzten zien lekua, eta
gainerakoetan ezabatu egiten zuen. Hainbat ekintzari esker, hori aldatu egin da, eta
protokolo berrian jantokiak 2. egoeran daude, eta egoera horretan kokatu dute
ikastaroaren hasiera. Jantokiak mantentzen dituzte eta lanaldi jarraitua ezartzen dute.
Lanaldi jarraitua ezartzearen ondorioz, familiek barneratu egin dute kutsatzeko arriskua
jantokietan dagoela, eta haurrak eskolan bazkaltzen uzteko kezka eta beldurra sortu dira.
Hori dela eta, gol bat izan da hezkuntza-komunitatean, lehen ere ez baikeunden horrekin
ados. Hala ere, konfinamendu-hilabeteetan, eskolak ixtean, agerian geratu zen eskolajantokiek
ehunka familiarentzat zuten garrantzia.
Ikasgeletara itzultzeko lehentasunak osasuna izan behar zuen zentzurik zabalenean, eta,
horregatik, jantokia ere barne hartu beharko luke, baina, zoritxarrez, ez da hala izan; izan
ere, ikastetxe askotan, familia-beharrak direla eta, ez diete plaza-bermerik ematen
apuntatuei, edo ez dago lankidetzarik jantokirako espazio berriak prestatzeko.
Eskola-jantokietako matrikulazioari buruzko datuak, irailean %40ko beherakada izan
dutenak, drama bat dira martxotik ERTE enpresan egon diren eta Hezkuntza Sailak
ezarritako neurrien ondorioz beren lanpostura itzuliko direla bermatuta ez duten ehunka
emakumerentzat.

Horregatik, LAB sindikatuak Hezkuntza Departamentuari eta Nafarroako Gobernuari
eskatzen die geletara itzultzeko hartutako neurriak berehala zuzentzeko. Sektore osoan
zuzenean sortuko den enplegua suntsitzearen erantzuleak dira, baina oraindik garaiz
daude hori ez gertatzeko.
Iruñean, 2020ko irailaren 4ean

Gehiago