LAB sindikatua mobilizatu da Iruñean, “presoak etxean eta bizirik” nahi dituela aldarrikatzeko
LABen arabera, preso eta iheslarien egoerari heltzea eta konponbide bat ematea premiazkoa da, eta Espainiako Gobernuari salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzeko exijitzen dio. Sindikatuak dei egiten die langileei euskal presoen eskubideen alde indarrak bildu eta mobilizatzen jarraitzeko.
2021-ko abenduak 17
Presoen eskubideen alde mobilizatzen jarraitzeko deia egin nahi du LABek, bizirik, osasuntsu eta etxean nahi ditugulako. Egun indarrean dagoen salbuespenezko espetxe politika erabat ankerra eta krudela da.
Espetxe politika anker honen ondorioz 20 preso hil egin dira espetxeetan, beste 13 preso gaixorik eta erabateko askatasuna berreskuratu gabe hil egin dira, 16 pertsona zendu dira dispertsio politikak eraildak eta sakabanaketak bere horretan dirau. Hortaz, bada momentua konponbideak eskatzeko, eta konponbidean erantzukizun zuzena du Espainiako Gobernuak. Horregatik, Espainiako Gobernuari dei zuzen eta argi bat egiten dio: “denborarik galdu gabe, indarrean dagoen salbuespenezko espetxe politika bertan behera utz dezala“.