LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek azken 3 urteetan Nafarroan altueratik erorita 10 langile hil direla salatu dute

2024-ko urriak 17

2022 | Lau langile hil ziren altueran erorita: bat Garesen (obra batean); beste bat Donamarian (toldo bat jartzen); Ablitasko langile bat Aragoin gertatutako istripu hilgarri batean; eta laugarren bat CINFAren Ollokiko lantegian altueratik erori eta bi astera. 2023 | Bi langile hil ziren Andosilla eta Cintruenigoko obretan altueran gertatutako lan istripuen ondorioz. Beste langile bat larri zauritu zen 14 metroko erorikoaren ondorioz. 2024 | Oraindik urtea amaitu gabe dagoela, lau langile hil dira altueran gertatutako lan istripu hilgarrien ondorioz Arriben (obra batean), Iruñean (FCC enpresaren hondakinak biltzeko kamioi batetik erorita), Irunberrin (obra batean) eta Olletan (lerro hauek idatzi eta gutxira). Gainera, beste bi langile larri zauritu ziren Barañainen eta Zizur Nagusian izandako bi lan istriputan.

Gehiago