LAB: “Akordio onak lortzeko, borroka ezinbertzeko tresna dela frogatu da Eduardo Albeniz enpresan”

LAB sindikatuak iragarri duenez "alde bakarrez egindako lanuzte egutegiari esker" Barbataingo Eduardo Albeniz etiketatze enpresan lau urteetarako Nafarroako KPIa bermatzea lortu da. Komunikatu batean azaldu dute sindikatuak egindako lana akordio hori erdiesteko.

2023-ko martxoak 13

Hasiera batean Enpresa Batzordean ordezkaritza zuten sindikatu guztiek (LAB, UGT eta independenteak) aldarrikapen bateratua bazuten ere, laster ikusi zen UGT eta independenteak Nafarroako KPIari uko egiteko prest zeudela. Arrisku horren aitzinean, borroka egutegi bat planteatzeko beharra ikusi zuen LABek, bai enpresa eta baita langileen eskubideak saltzeko prest zeuden sindikatuak ere baldintzatzeko asmoz. Zorionez, erran daiteke deialdia egitea nahikoa izan zela sindikatu honek markaturik zituen helburuak lortzeko.

Enpresarekin adosturiko akordioan lortu da hurrengo lau urteetarako Nafarroako KPIa bermatzea. Horretaz gain, ezintasun arruntak 2. egunetik 4.era %85arekin osagarrituko dituzte eta 5. egunetik aitzinera %100ean.

LAB sindikatuak Eduardo Albeizeko langileak zoriondu nahi ditu, beraien jarrera tinkoari esker lortu ahal izan delako garaipen hau.

Gehiago