#Koxka: Langileak bere eskubideen alde borrokan

Gaur Koxkako langileek beren eskubideen aldeko protesta batean talde inbertitzaileko bi kide atxiki dituzte lantegian. Hauek fabrika saldu eta itxi nahi omen dute, langileei zor dietena ordaindu gabe. Egoera horretan, Polizia Forala agertu da fabrikan eta tentsio uneak bizi izan dira. 

2014-ko martxoak 28

Sindikatuetako ordezkariek eta enpresako zuzendaritzakoek bilera egin dute gaur arratsaldean eta bilera bukatzerakoan zuzendaritzako kideek enpresa utzi dute langileen oihuen artean eta Foruzaingoak babestuta.

Informazio iturri ezberdinek diotenez, zuzendaritzako kideek adierazi dute inbertsio taldea enpresara ekartzen saiatuko direla, baina langileek euren mesfidatza azaldu dute. 

Gehiago