Korrika Gala Bestak euskararen aldeko lasterketaren ekitaldiei hasiera eman die
Iruñean egindako besta ekimen ugarien lehenengoa da. Korrika Kulturalaren ekitaldiek datozen egun eta asteetan jarraituko dute.
2015-ko otsailak 1
Alde zaharreko Kafe Zentral Antzokian, Korrika Gala Besta ospatu zen ostiralean. Arratsaldeko 20:00etan hasi eta gaueko ordu txikiak arte luzatu zen. Hasteko otamen bat eskeini zieten bertaratu ziren AEK-ko ikasle, irakasle eta euskaltzalei. Ondoren arropa desfilea egin zuten. AEKn ari diren lagunak, Korrika arropa soinean, taularen gainean ibili ziren. Hamaika ikasle eta irakasle izan ziren Gala Bestan, arropa desfilearekin gozatzen. Aretoa lepo, Euskaraz Bizi Nahi Dut eta Euskaraz Bizi eta Ikasi disketan parte hartu duten hiru musika talde aritu ziren. Hibakusha, Kasu! eta Marianitoz Blai.
"Segi dezagun euskahaldunok gure gaitasunak metatzen Euskal Herria, benetan, euskararen herria izan dadin", nabarmendu nahi izan zuten Korrika Gala Bestaren antolatzaileek. Horretarako hilabete hauetan Korrikaren antolaketarako sortutako batzordeetan parte hartzera deia luzatu zuten.