Kontzertua eta zozketa bat antolatu du Gogor elkartasun sarea Lekunberrin

Eñaut Elorrieta eta Zea Mayseko Aiora eta Piti izango dira Lekunberriko Kiroldegian datorren igandean.

2021-ko urtarrilak 8

2020ko konfinamenduan zehar sortu zen GOGOR Langileon Defentsa Antolatua izeneko sarea. “Krisialdiaren ondorio latzenak langileriak pairatzen ditugula ikusirik, gure bizitzen kontrola eskuratzeko tresnak martxan jartzea du helburu, gizarte justua eraikiz”, azaldu dutenez.

Elikagai Bankua izan zen martxan jarri zuten lehenengo ekimena, eta gaur egun Sakana zein Larraunaldeko 77 pertsonek jasotzen dute elikagai lotea sare honi esker, eta beste 33 pertsona itxaron zerrendan daude.

Dinamikari indarra emateko, 3 saskiren zozketa antolatu dute eta zozketaren egunean, urtarrilak 10, kontzertuak antolatu dituzte Lekunberriko kiroldegian 17:00etan. Eñaut Elorrieta eta Zea Mayseko Aiora eta Piti izango dira bertan.

Sarrerak urtarrilak 9 arte gogorlangile@gmail.com helbidera idatziz edo egunean bertan erosi daitezke 12€-ren truke.

Gehiago