Kontzentrazioa Altsasun “Sakana suntsitzeko proiektuak gelditzearen alde”

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ezetsi egin zuen Olaztiko Udalak jarritako errekurtso bat, Cementos Portland-en biomasa erregai gisa sartzeko aukera zela-eta. Udalak Nafarroako Gobernuak emandako Ingurumen Baimen Integratuaren aldaketaren aurka jarri zuen errekurtsoa. Sakana Bizirik taldeak enpresa salatu zuen baimen hori paper-orea, hondakin plastikoak eta kautxua bezalako hondakinak errausteko tresna bat dela esanes, beste erraustegi batzuetan egin den bezala. Abiadura handiko trenaren obrak eta zundaketak geldiarazteko ere eskatu dute.