Kontzentrazio jendetsua Global Sumud Flotillaren alde

Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herriak deitu du elkarretaratzea, eta handik minutu gutxira, Espainiako poliziaren dispositibo eskasa gainditu dute, Nafarroa Beherea etorbideko galtzada okupatuz eta eserialdia eginez. Eserialdiaren ostean, manifestazioan abiatu dira Karlos III .a kaletik, Gazteluko plazan amaitzeko. Honako hauek eskatzen dituzte: atzemandako laguntza humanitarioa premiaz eta segurtasunez entregatzea, genozidioa eta blokeoa berehala amaitzea, Global Sumud Flotillako ekintzaile eta tripulatzaile guztiak berehala askatzea eta genozidioaren erantzuleen aurkako prozesu judizialak irekitzea.