Kontselaria-SMN akordioa: soldata-arrakala handitzen ari da. Bidegabekeriaren apologia
Ez dugu onartuko Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen eskubideetan desberdintasunak areagotzea sustatzea
2019-ko abenduak 19
Indurain kontseilariak iragarri duen akordioak hobekuntza gutxi (baina handiak) ekarriko ditu pertsona gutxi batzuentzat; hori ez da bidezkoa, ezta medikuen kolektiboaren barruan ere. LABek aukera berdintasunaren, gardentasunaren eta funtzioen aitorpen ekitatiboaren alde egiten du, langilea edozein estamentutakoa dela ere.
Laneko baldintzen eta soldaten hobekuntzek kolektibo guztiei eragin behar diete, batik bat “krisialdi”aren ondorioz erosteko ahalmena berreskuratu ez dutenei. Ezin dugu onartu langileen arteko soldata-arrakala handitzea, eta borroka egin behar dugu Osasunbideko zerbitzuetako profesionalen arteko harremanen demokratizazioa lortzeko.
Benetan diziplina anitzekoak diren taldeak nahi ditugu, non berdin baloratuko diren langileen gaitasuna eta merezimenduak, Lanbide Karreratik hasi eta gainerako lan-eskubideetaraino, A mailatik D mailara bitarte.
Horregatik, LAB sindikatuko kideok ibilbide-orri bat proposatuko dugu, langile guztientzat lan-baldintzen berdintasuna aldarrikatzeko eta lortzeko, jakitun izanik bide horrek borroka eta mobilizazioa eskatzen dituela.
Beste behin ere, gure eskubideak aldarrikatzera animatzen zaituztegu, eta uste dugu unea dela hartu diren erabaki bidegabe hauen aurrean langileon ezinegona agerian utziko duten mobilizazioak planteatzeko.
LAB sindikatuak ez du onartuko bidegabekeriarik plantillan.
SOLDATA ARRAKALARIK EZ! BIDEGABEKERIARIK EZ!