#KontaDezagun 10 egun inkomunikazioan, 10 egun “Krask Soinua” proiektua babesteko

Atzo 35 urte bete ziren Mikel Zabalza, Ion Arretxe, eta Idoia Aierbe (beste batzuen artean) atxilotu zituztenetik. Arretxek 30 urte behar izan zituen jasandako torturak kontatzeko. Bainuontzian jasandakoak kontatu zituen. Urteekin tortura ere modernizatzen joan da, ikusezinagoa bilakatuz. Tortura psikologikorantz.