Konponbidearen aldeko mobilizazioak ugaldu dira Euskal Herri osoan
Guardia Zibilaren azken operazioak erantzun zabala jaso du Euskal Herriko kaleetan eta atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratze eta asanbladak ugariak izan dira. Iruñean, esaterako, ehunka lagun bildu dira PPren egoitzaren aurrean.
2015-ko urtarrilak 12
Antsoainen 200 lagun elkartu dira bertako bizilagun Jaione Karrera abokatuaren atxiloketa salatzeko. Zizur Nagusian 120 herritar batu dira 4 elkarretaratze simultaneotan Nagore San Martin bizilagunaren askatasuna exijitzeko eta horren ostean asanblada informatiboa burutu dute denek elkarrekin. Etxaurin 60 lagun elkartu dira asanbladan eta kontzentrazioa burutu dute bertako Udalean lan egiten duen Nagore San Martinekin elkartasunez. Berrizarren ere 100 lagun elkartu dira "Konponbideari erasorik ez" lelopean Udal plazan.
Iruñerritik aterata, Arbizun 300 herritar batu dira Fran Balda auzokidearen atxiloketa salatzeko. Batzar informatiboa burutu ostean 19naka jarri dira kale Nagusi osoa eta herriko plaza okupatuz. Elizondon ere 20 bat lagun batu dira eta Arantzan 40.
Biharko mobilizazio gehiago deitu dituzte herri ugaritan eta Etxerat Elkartean agerraldi jendetsua burutuko du Donostian.