Kaxa Hutsak, iheslarien egunerokotasuna islatu nahi duen dokumentalak

Gari Garaialde eta Josu Trueba, Bostok Photoko bi kide, Kaxa Hutsak izeneko proiektuan murgilduta daude. Iheslarien egunerokotasuna erakustea dute helburu. Egitasmoa aurrera ateratzeko, dirua behar dute, eta crowdfunding bat jarri dute martxan. Lan horren xehetasunak eman dituzte Hamaika TBn.