Kauteroekin Alde Zaharreko ihauteri “beldurgarriei” hasiera emanen zaio bihar
Urtarrilaren 30tik otsailaren 8 arte luzatuko dira ospakizunak.
2016-ko urtarrilak 29
“Beldugarriak”. Horrela izanen dira aurtengo ihauteriak Iruñeko Alde Zaharrean. Asteburu honetan Kauteroen jaiarekin hasiko dira eta otsailaren 8ra arte luzatuko dira ekimen eta ospakizunez beterik.
Maria Trapo da ihauteri hauen pertsonai ezagunena, eta Nabarreria plazan zintzilikatuko dute. Hala ere, festa hau Alde Zaharra osora zabalduko da, eta herritarrei mozorratzeko deia zabaldu zaie. Aurtengo gaia, beldurra.
Informazio guztia kaleratu duten egitarau honetan aurkitu daiteke.