Katalunia eta Euskal Herria: bi herri borroka bakarra

Urriaren 1ko erreferendum eguna gogoan eta Katalunyako herriari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egin zuten atzo Iruñean.

2018-ko urriak 2

Atzo urte bete, funtsezko jauzia gertatu zen Kataluniako prozesu independentistan. Urriaren 1eko erreferendumean, Kataluniako herriak, “Estatuaren errepresio basatiari aurre egin eta argi adierazi zuen bere borondatea, egundoko demokrazia ariketa eredugarriaren bitartez. Argi eta garbi jarri zuen plaza politikoaren erdian Errepublika Katalana eraikitzeko agindua”, Independentistak Sarea eta ANC Euskal Herria taldeen esanetan.

Kataluniako burujabetza prozesuaren aurrean ultranazionalismo espainiarra “gogor” berragertu dela “bere aurpegirik bortitzena” erakutsiz. “Frankismoan ditu sustraiak 78ko Erregimenak”, baieztatu zuten.

“Euskal Herritik, gure elkartasun eta konplizitate osoa erakutsi nahi diogu herri katalanari; bat egiten dugu Errepublika Katalanarekin; preso eta exiliatu politiko guztien askatasuna exijitzen dugu eta gogor salatzen dugu espainiar Estatuaren errepresioa” adierazi zuten.

Euskal Herrira bueltatuz, borroka honetan “guztion etorkizuna jokoan” dagoela adierazi zuten. “Espainiar Estatuak, prozesu soberanista katalana eragotziz, independentismoari aukera eta bide guztiak itxi nahi dizkio Katalunian zein Euskal Herrian. Bi herrien arteko indarrak batzeko garaia” dela azpimarratu zuten, eta Euskal Herrian prozesu soberanista martxan jartzeko katalanekin estrategia komun bat adostuz proposatu zuten.

Gehiago