Katakrakek eta Coop57k eraikin bat erosi dute Alde Zaharreko Kale Nagusian

Eraikina 54. zenbakian dago, eta guztira 1.500 metro karratu baino gehiago ditu, etxabe baten, patio baten eta hiru solairuren artean. Eraikina, "hiri-lurzorua higiezinen espekulaziotik askatzeko" erosi dute, eta eraikin horretan ez ostaturik, ez hotelik ezta luxuzko apartamenturik ere ez dela egongo adierazi dute.