Kartzela eta komikia, non dago lotura?

Galtzetan Gordetzeko Info7 Irratiko bigarren saio honetan espetxea eta komikiaren artean dagoen harreman landu dute.

2015-ko otsailak 7

Aste hontako Galtzetan Gordetzeko saioan kartzela eta komikia izan dute hizpide. Mikel Orbegozo euskal preso politikoaren “Preso Nago” komiki lana ardatz hartuta, sormen lanak espetxeetan izan duen isladaz mintzatu dira. Atzera begira ere jarri dira eta Barrutik aldizkarian lehen atalean ere aurkitu dute lehen komikia. 1989. urtea zen eta garaiko testuingurua eta presoen egoera zein zen ikusteko, urte hartako uztailan idatzitako gutun bat ere berreskuratu dute. Bukatzeko, Arkaitz Bellonen heriotzaren urteurrena izanik, bere omenez sortutako poesia musikatu bat ere izango da entzugai.

Gehiago