Karmele Solaguren gogoan izan dute bere heriotzaren 10. urtemugan
Kontzentrazio bat egin dute Barañainen, sakabanaketak eragindako istripuan hildako Karmele Solaguren gogoratzeko.
2014-ko abenduak 5
Duela 10 urte, Karmele Solaguren hil zen, Madrilgo Alcala Mecoko espetxean preso zegoen bere semea Ekain Gerra bisitatzera zihoala.
Karmele Gogoan ekimenetik, Karmeleri gertatutakoaren aitortza exijitu dute berriz ere, oraingo honetan kontzentrazio bat eginez. 250 lagun bildu dira Barañaingo Udaletxe plazan. Kontzentrazio horretan gogoratu dute "Ekain bere etxetik 500 kilometrotara aldentzearen erabaki konsziente batengatik izan ez balitz, ziurrenik egun Karmele gure artean egonen" zela.
Zentzu horretan, salatu dute Luis Goñi eta Xabi Sagardoi presoen egoera. "Barañaindik urrunduta dituen politika madarikatu hau salatu nahi dugu", esan dute. Bi gazte hauek euren etxeetatik 1000 eta 200 kilometrotara urrunduta daude gaur egun. "Edozein asteburutan Karmeleri gertatukoa berriro gerta daiteke. Barañaindik, Karmeleren galerak sortu zigun min guztiaz, ziur gaude guztion ahalegin eta lanarekin, gaitz honekin eta honen ondorioekin amaitzea lortuko dugula. Gure ekarpen txikia egin nahi dugu eta hemendik behin betiko sakabanaketarekin amaitzeko benetako konpromiso errealak eskatzen ditugu", esan dute Karmele Gogoan Herri Ekimenatik.
"Konponbide garaian gaude, baina ezinen dugu aurrera egin gertatukoa ezagutu gabe. Gure memoria propioa eraiki behar dugu, eta hori Karmeleri gertatukoaren aitortzatik etorriko da", azpimarratu dute.