Karlos Apeztegia eta Txuma Altable euskal preso politikoak gerturatuko ditu Espainiako Gobernuak

Apeztegia Toledoko espetxetik Iruñeko espetxera ekarriko dute, eta Altable Castellongo espetxetik Soriako espetxera eramango dute. Haiekin batera, beste 4 euskal preso politikoak espetxez aldatuko dituzte Euskal Herrira gerturatuz: Jon Echeverría Oiarbide, Jon Mirena San Pedro Blanco, Jon Crespo Ortega eta Ángel María Tellería Uriarte.