Kantuz LIBREko afari txartelak agortu dira, eta elkartasunezko doinuekin 1.000 pertsona baino geihagok disfrutatuko dute

Tximeletak alaituko du gaua Hesianeko Zuriñe eta Fran, Vendettako Pello, Zopiloteseko Konejo, La Chula Potra, Afuko Oihana, Arkadako Mikel, Txerra Bolinaga, Akatuko Ibai, Trono de Judaseko Diego, Fermin Valencia, Cantora Sonora, La Jodedera, Mila Martinez jotera eta Julio Soto eta Eneko Lazkoz bertsolariekin batera.

2014-ko abenduak 24

Berriki epaituak izan diren 28 gazteekin elkartasunez, eta batez ere, epaiketak eragindako gastu ekonomikoei aurre egiteko, Iruñerriko Herri Harresiak Kantuz Libre ekimena antolatu du lehen aldiz. Abenduaren 26an izanen da, eta sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko. 1.000 pertsona baino gehiagok hartuko du parte afarian. Azken ekimen hau ikusita, eta  ”laranjaz blaitu”-k hartu zuen dimentsioa ikusirik, Iruñerrian elkartasuna agortu ez dela argi dago. Maider Caminos Herri Harresiko kidea elkarrizketatu dute Info7 Irratiko Gakoa saioan.

Gehiago