Kale egoeran dauden pertsonak erroldatzeko eskatu diote hainbat kolektibok Iruñeko Udalari

CGT, STEILAS, Katakrak, Bakearen Etxea, Matalaz, CSA Elhadji eta Negu Gorriak elkarteak Udalak Kondestablearen jauregian dituen bulegoetara joan dira gaur, Udalari kale-egoeran dauden pertsonak erroldatzeko eskatzeko. Udalak 500 erroldatze-eskaera baino gehiago ukatu dituela salatu dute.