JZR Azoka sortzaile eta diseñatzaileen bila dabil
Udazkenean irekitako bideari jarraiki, martxoaren 12an izango da azokaren hitzordu berria eta bertan parte har dezaketen sortzaile eta disenatzaileak topatzeko prozedura zabaldu du.
2016-ko otsailak 19
JZR Azokako antolatzaileek objektu sortzaile eta orijinalak dituzten artista eta diseinatzaileen bila hasi da, besteak beste argazkiak, koadroak, altzari bereziak, bitxiak, moda eta bestelakoak azokan erakusti eta saltzeko.
Jazar sorkuntza fabrikako azoka hilabetero antolatzeko asmoa dute eta merkatuarekin batera aisialdirako elkargunea sortu nahi dute, pintxoez eta musikaz lagundurik.
Merkatuan parte hartu nahi dutenentzako honako formaularioa osatu dute, intereseko informazio eta argibide guztiekin.