Jurramendi: 40 urte geroago egia, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitzen dute

1976ko Maiatzaren 9an Ricardo eta Aniano erail zituzten Jurramendin, Faxistez osaturiko tropela. Erasoan parte hartu zuten mertzenario eta faxistek –sarritan izen-abizenez oso ezagunak– ez zuten zigorrik jaso eta 40 urte geroago egia, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitzen dute askok. Azkeneko bi aste hauetan, Lizarran ekitaldiz beteriko egunak izan dira eta atzo Foru enparantzan egindako herri ekitaldiarekin gogoan ekarri zituzten Rikardo bizilaguna eta Aniano kidea.