Josune Arriaga euskal preso Iruñera ekarriko dute eta Igor Portu Dueñaseko espetxera hurbilduko dute

Espainiako Barne Ministerioak iragarri duenez, beste 11 euskal preso politikoak lekuz aldatuko dituzte Euskal Herritik hurbilagoak diren espetxetara hurbilduz. Horien artean Igor Portu Lesakako bizilaguna (Cordobako espetxean aurkitzen da) eta Josune Arriaga Donibaneko bizilaguna (Salamancako espetxean dago gaur egun). Azken hau Iruñeko espetxera ekarriko dute.