Josu Zabala gogoratu dute Etxarri Aranatzen bere heriotzaren egi osoa eskatuz

25 urte pasa dira Josu Zabala ETAko kidea hilik agertu zela Itziarren. 25 urte hauetan Estatu espainolak izkutuan duen egiaren bila ibili da bere familia eta bere ingurukoak. Atzo Etxarrin Egiari Zor Fundazioak ekitaldi bat egin zuen herriko plazan hilik agertu zen ETAko militanteari benetan zer gertatu zitzaion argitu dezaten eskatuz.