Josu Narvaez Iruñeko euskal presoa berriz espetxeratuko dute, Fiskaltzaren aginduz

2025-ko azaroak 14

Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Fiskaltzak errekurritu egin du Gurutz Agirresarobe, Itziar Alberdi eta Josu Narvaez euskal presoei Tratamendu Batzordeek proposatuta Euskal Espetxe Administrazioak onartu dien hirugarren gradurako progresioa.

Horrela, gelditu egingo da progresioa, eta Gurutzek, Itziarrek eta Josuk espetxera itzuliko behar izan dute.

Sare Herritarrak erabaki judizial honen berri eman eta salatu egin du Fiskaltzaren jarrera. “Beste behin ere, 400 km-ra hartzen da honelako erabaki bat, euskal espetxeetako profesionalek, presoen bilakaera hobekien ezagutzen dutenek, gradu progresioaren alde hartutako erabakiaren kontra eginez. Zoritxarrez,
Fiskaltzak erabaki bat hartzen du, ez irizpide juridikoetan oinarrituta, borondate politikoetan baizik. Eta, horrela, beste behin ere Saretik aldarrikatzen ari garen elkarbizitzarako bidea oztopatzen jarraitzen dute”.

Gehiago