Josetxo Arizkuren euskal presoari elkartasuna adierazteko Murtziako espetxera martxa antolatu dute

Martxoaren 18an Alde Zaharrera ekimenak eta Ernaik elkartasun martxa egingo dute Murtzia IIko espetxera, bertan dagoen Josetxo Arizkuren preso politikoari babesa eskeintzeko. Arizkuren gaixorik aurkitzen da.

2017-ko martxoak 9

“Gatazkaren konponbiderako bidean presoak askatzea

ezinbestekoa da. Horrela izan da munduko txoko guztietan, eta hala da
baita Euskal Herrian ere. Baina Espainiako eta Frantziako estatuek
gerra estrategian murgilduta jarraitzen dute, gure auzokideak
bahituta mantenduz”, salatu dute.

Gogoratu dute Arizkuren preso larri gaixoen zerrendan aurkitzen dela, eta espetxean ezinezkoa dela gaixotasun larriak dituzten eriek
“tratamendu egoki bat jasan”. “Gainera, nazioarteko zein
Espainia eta Frantziako legeek agintzen dute preso gaixoak askatuak
izan behar dutela.

Eskubide horiek betearazteko eta gure senide, lagun eta auzokideak ahal bezain

goiz etxera ekartzeko gizarteari eskatzen diogu presoen gaiarekin eta
gatazkaren konponbidearekin bat egingo duten dinamikekin bat egiteko”.

Martxoaren 18an eginen da Murtziako espetxera martxa.

Martxarako

tiketak Karmen kaleko Herriko Tabernan eta Zabaldin daude salgai.

Autobusa martxoaren 18an abiatuko da gaueko 12etan Hiru Erregeen
Hoteletik.

Gehiago