Joseba Aranibar Berako euskal preso politikoa aske gelditu da

Epaiketaren zain dago, eta gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak behin behineko askatasuna ematea erabaki du. 2007ko uztailaren 2an atxilotua izan zen Donibane Garazin, eta pasa den urtean Frantziatik Espaniara bidali zuten. Atzo gauerdian iritsi zen Berara eta bertan lehenengo harrera jaso zuen auzokideen partetik.