Jose Luis Kano gogoan izan dute Iruñean, bere hilketaren 45. urteurrenean

1977ko maiatzaren 13an, Amnistiaren Aldeko Astearen mobilizazioen testuinguruan, Espainiako Poliziak tiroz erail zuen Jose Luis Kano gaztea Iruñeko Kaldereria kalean. Urtero legez, gaur Alde Zaharreko bizilagunek gogoan izan dute Kano lore eskaintza xume batekin.