Jaione Karrera: “Lanean ari gara preso politikoei ezartzen zaizkien trabak altxatu eta dagozkien eskubideak bermatzeko”

Jaione Karrera euskal preso politikoen abokatuak nafarren gaur eguneko egoeraren berri ematen digu.

2026-ko urtarrilak 2

Egun, EPPKko Nafarroako 19 preso daude, eta horietako erdiak egunerokoa kalean ematen du erregimen irekia. Hau da, 3. graduan daude eta lanera edo ikastera joaten dira egunero. Bestetik, beste 2 preso nafar Kolektibotik kanpo daude, biak 2. graduan.

Osotara, 6 preso baldintzapeko askatasunean daude, eta beste 4 preso 3. graduan. Hasieran astean zehar lotara bueltatu behar ziren espetxera, baina orain bitarteko telematikoak onartu dituzte eta egunero etxean lo egin dezakete.

Espetxean 2. graduan dirauten 9 presoetatik 5 preso Martuteneko espetxean ari dira zigorra betetzen, preso bat Zaballan eta beste 2 Iruñeko espetxean. Eta Estatu frantsesean, berriz, preso bakarra gelditzen da, Mikel Karrera, berriki bakarrik gelditu dena Lannemezan espetxean. Berak eskatua du zigor frantsesak Estatu espainolean bete ahal izatea, baina oraindik Estatu frantsesak ez du bere eskaria onartu.

9 hauetatik espetxean tarte laburrena daramana dagoeneko 15 urte bete egin dituela preso, eta gehien eman duenak, Unai Parot, dagoeneko 35 urte egin ditu espetxean. Zigorrak luzatzen doazen heinean, presoen adina gero eta nagusiagoa da. Momentu honetan. 19 preso nafarretatik 5 presok 60 urte baino gehiago dituzte, eta beste batek 70 urteak bete ditu aurten. Horrek euren osasun egoeran eragin kaltegarriak ditu.

Horren adibidez da Josetxo Arizkuren preso nafarren kasua. Bihotzeko gaixotasun larria duen arren, eta 5 bypass egin bazizkioten ere, ez diote oraindik 3. gradua edo baldintzapeko askatasuna eman nahi izan. Egun, bere osasun arazoak direla eta, 100.2 artikulua aplikatzen zaio, eta astean laurden atera ahal da espetxetik.

Espetxean 2. graduan dauden preso nafar guztiek baimenak eskuratzeko baldintzak betetzen dituzte, eta beste edozein presorik bezala, baimenak eman beharko lizkieke, baina Iruñeko espetxean, adibidez, behin eta berriz ukatzen dizkiete irteera baimenak. Eta beste 3 preso nafarrek momentuz, ezin dute bide penitentziario arrunta ibili, 40 urte espetxe edo bizi osorako zigorra dutelako, eta 7/2003 Legeak Kode Penalean ezarritako 78 artikuluaren traba dutelako. Lege hau bertan behera uztea eskatzen dute abokatuek eta Sare Herritarrak presoen etxeratzeko bidea posible egiteko.

U-10 DOSSIER DIGITALA de Ahotsa info Nafarroa

Gehiago