Jaietan ematen den errepresioa salatzeko horma irudi bat egin dute Lizarran
Urtero izaten den kontrol soziala eta pasa den urteko tabernetan izandako sarekada eta presoen aldeko topa egiteagatik auziperatzeak salatzeko asmoz, horma irudi bat egin dute Lizarrako Pikutara! mugimendua. Larunbatean mugimendu honen aurkezpen publikoa eginen dute, Lizarran azken 50 urtetan izan den errepresioa errepasatuz.
2016-ko uztailak 28
Bi aste besterik ez dira falta Lizarrako jai herrikoiak ospatzeko, eta Egako hirian “egunero bizi den errepresioa, jaietan, areagotu eta ikusgarri” egiten
dela salatu nahi izan dute Los Llanoseko parkean egindako horma irudi batekin. Pikutara! mugimenduak gogoratu du ohikoak izan direla Alde Zaharreko tabernetan polizi
sarekadak, pasa den urtean kartzela eskariak izan zirela presoen eskubideen aldeko topa egiteagatik, urtero herritarrek jasan behar
dituzten kontrol eta mihaketak, gazteen kriminalizazioa…
“Mural bat eginez, Lizarrako Pikutara! mugimendua Guardia zibilak eta beste indar okupatzaileak Euskal
Herritik alde egiteko garaia dela aldarrikatu nahi du”, esan dute ohar bidez.
Bestetik, larunbata honetan, Ezgae festibalaren harira, Los Llanosen dagoen musika eskolan PIKUTARA! Mugimendu antirrepresiboaren aurkezpena egingo da. Goizeko 12:00tan izanen da solasaldia Lizarran azken 50 urteetan izan den errepresioari buruz. Ondoren, bideo emanaldi izanen da.