J. Asiron: “Amaiur oso gertaera latza izan zen, baina ez dugu ezagutzen, gure historia bahitu digute”

Amaiurko gazteluaren setioa 1522ko uztailan egin zuten Gaztela eta Aragoiko armadek. Setioa nabarmena izan zen bertan bukatu zelako 1512ko konkista eta gero Nafarroako Erresuma berreskuratzeko egindako hirugarren saiakera. 200 nafar inguru gotortu ziren Amaiurko gazteluan eta aurre egin zioten Gaztela eta Aragoiko armadari. Euskal Herriko historian gudu hau izan zuen garrantzia azpimarratu du Joseba Asiron historialariak, eta ekainaren 5ean egingo den Amaiuraldiaren berri eman digu.