Izurdiagan baimenik gabe egiten ari diren zundaketak salatu dituzte

AHT Gelditu!, Stop AHT Zundaketak eta Sustrai Erakuntza taldeetako kideek eta inguruko bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Izurdiagan (Arakil), Abiadura Handiko Trena eraikitzeko herrian egiten ari diren zundaketak salatzeko eta makinak gaur berriro agertuko ziren beldur. Ez da horrelakorik gertatu. Arakilgo Udalak kolektiboei jakinarazi zien enpresak ez zuela Udalaren baimenik obrak egiteko.