Izpegiko bestak, muga guztiak hautsi, elkarren arteko harremanak berreskuratu!

Irailaren 19an eta 20an ospatu ziren Izpegiko besten hirugarren edizioa. Baigorritik zein Erratzutik maldak igan eta Izpegi gainan elkartuta «herri beraren parte garela» aldarrikatu zuten giro ederrean; mahainguru, musika, otordu herrikoi eta bertzelakoen artean.

2025-ko urriak 3

Iturria: Erran.eus / Argazkiak: Aintzane Ariztegi.

Ortziralean,  IK-ko kide ohiek eta bertze militante batzuek zuzendutako Iparretarrak memoria kolektiboa eraikitzeko lorratzak mahainguruarekin hasi zituzten bestak. Eta larunbatean, besta giroan, Olaia Inziarte eta Txopeten kontzertuekin eta DJ Uzkülüzen konpainiarekin akitu zituzten.

«Inposaketari aurre egiteko ekintza sinboliko gisa», ospakizun asteburu honetan, Izpegi gainan elkartu eta muga fisikoak desagerrarazi dituzte bertan bildutakoek. Baina, haratago begiratuta ere, egun hauek atzendu eta isolatu ez daitezen eta hauen oinarriek, ondotik urtean zehar memorietan iraun dezaten aldarrikatu dute: «Ospakizunetik haratagoko pausuak funtsezkoak dira ideiak errealitate bilakatu nahi baditugu, egun bateko ospakizunean gelditu ez eta egunerokotasunean praktikan paratuko ditugunak aktibatzeko».

Gehiago