IV. Mundialito Antirrazista ospatu da gaur Arrotxapean kirola eta aldarrikapena uztartuz

Iruñerriko Arrazakeriaren Aurkako IV. Mundialitoa ospatu da gaur Arrotxapean. Mundialitoa ez da kirol ekitaldi soil bat, baizik eta arrazakeriaren eta diskriminazioaren aurkako ekintza kolektiboa, etaberdintasuna, aniztasuna eta justizia soziala defendatzen ditu. Gorroto-diskurtsoen hazkundearen aurrean, antolakuntza komunitarioaren, elkartasunaren eta kirolaren bidez erantzuten jarraitzeko borondatea agertu dira gaur Mundialitoan parte hartu dutenak.