Iturmendiko gazte bat epaitua izanen da 2013ko Ospa eguneko gertaerengatik

Iturmendiko Ekaitzek epaiketa izanen du apirilaren 22an Iruñean 2013ko Altsasuko Ospa egunean Guardia zibilak atxilotu zuelako. Autoritateko agenteen aurkako atentatuagatik epaituko dute eta 18 hilabeteko espetxe zigorra 1000€ko isuna eta epaiketan erabakiko diren guardia zibilen kalte ordainak ordaindu behar izango ditu.

2016-ko apirilak 15

2013ko Ospa Egunean Iturmendiko gazte bat atxilotu zuten. Gertakariak gauean eman ziren, lagun talde bat herriko plaza gurutzatzen ari zenean tentsio momentu batzuk bizi ziren eta gaztea hartu eta bortizki atxilotu zuten. Lurrera botatzearekin zauriak eragin zizkioten aurpegian, belaunean eta ukondoan.

Orain, 2 urte terdi beranduago, apirilaren 22an egingo da epaiketa. 18 hilabetekokartzela zigorra eta 1000€ko isuna eskatzen diote gazteari, autoritateko agenteen aurkakoatentatuagatik. Gainera, poliziek atxiloketaren momentuan egin omen zituzten zaurieiprezioa jarriko zaie epaiketan eta hauen kostua ere ordaindu behar izango du.

“Argi utzi nahi dugu hau muntai polizial hutsa dela! Atxilotu ondoren Ekaitzekmedikuarengana joatea eskatu zuen eta bi orduz eduki zuten itxoiten. Denbora tartehonetan, erabili zuten bortizkeria justifikatzeko, beraien bertsioa prestatzeko tartea hartuzuten: zauriak egin zituztela, arropa puskatu zitzaiela… Erasotzaileak biktima bihurtunahian”, salatu dute Ekaitzen aldeko plataformatik.

Ekaitzen aurkako epaiketa eta muntai poliziala salatzeko ekitaldiak antolatu dituzte. Apirilaren 22an kontzentrazioa eginen da eguerdiko12:30etan Iruñeako epaitegiaren aurrean, eta 19:00etan batzar informatiboa Iturmendiko enparantzan. Maiatzaren1ean Elkartasun bazkari bat ospatuko da Iturmendiko Aitzkozar elkartean .

Gehiago