Itunpeko irakaskuntzako eta ikastoletako sindikatuek COVID-aren aurkako neurriak ez direla haiekin adostu salatu dute
Itunpeko irakaskuntzako eta ikastoletako SEPNA, UGT, LAB eta ELA sindikatuek Hezkuntza Departamentuak ezarri dituen eskolaz kanpoko doako jarduerak ez dituztela haiekin negoziatu salatu dute.
2021-ko irailak 23
Hezkuntza Departamentuak inposatutako eta patronalekin presaka adostutako neurriak, ez direla negoziatu itunpeko irakaskuntza nahiz Ikastoletako langile guztiak ordezkatzen ditugun sindikatuekin, haiek baitira neurri horiek praktikan jartzeko arduradunak.
Protokoloan aipatzen diren eta irakasleek ematen dituzten eskolaz kanpoko doako jarduerek, ikasleen arreta zuzeneko orduak gehitzea dakarrela. Horrek lan-karga handitzea dakar; eta beraz, ikastetxeek behar bezala funtziona dezaten funtsezkoak diren beste zeregin batzuk egiteko behar den denbora murriztea: zikloaren koordinazioa, taldearen koordinazio didaktikoa eta tutoretza eta guardiak, besteak beste.
Hori gerta ez dadin, Hezkuntza Sailak aurrekontuak handitu behar ditu eskolaz kanpoko jardueren eskariari behar bezala erantzungo dioten langileak kontratatu ahal izateko, bizikidetza-talde egonkorren nahasketa mugatuz. Hori guztia Covid-19k sortutako egoera zaila kontuan hartuta, eta irakasleen nahiz ikasleen segurtasuna eta osasuna bermatzeko helburuarekin. Gainera, enplegua sortzeko neurri bat izango litzateke.