Israelgo taldeak Iruñean jokatzen ari den Munduko Tranpolin Txapelketan parte hartuko duela salatu dute

Iruñeko Navarra Arenan jokatuko da Munduko Tranpolin Txapelketa, gaur hasita eta azaroaren 16ra bitarte. BDZ mugimenduak, Palestinarekin Elkartasuna plataformarekin bat eginez, gaur arratsaldean, elkarretaratzea egin dute Navarra Arenaren aurrean, Israelgo Estatuko taldeak kiroletik kanpo gera daitezela exijitzeko.