Israelekin harreman guztiak apurtzea eta genozidioa gelditzea eskatu dute Iruñean

Ia 30.000 lagun hil ditu Israelgo Armadak Palestinan urriaren 7tik geroztik egiten ari den erasoan. Gazako Zerrendako egoera lazgarria da gobernuz kanpoko elkarte guztien arabera, eta salaketa ekimenak mundu osoko txoko guztietatik hedatzen ari diren honetan, Iruñeko kaleak berriz horren ispilu bihurtu dira gaur, milaka lagunek ozen aldarrikatu dute su etena eta Israelekin harremanak etetzea.